XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) adierazi ziguten planteamentu hau zuzena zela; ez bait genuen ezberdintasun orokor esanguratsurik aurkitu taldekidetzaren eraginez, bai, ordea, identitate sozialaren salientziaren eraginez.

Honi dagokionez, aipatu nahi dugu identitate indibidualaren kasuan balio diferentzia hautematua eta deslegitimizazio mailak nahiko altuak badira ere, hauek, teoriari dedikaturiko atalean azaldu dugun prozesu sozialaren eraginez komunikazioa pobretzea, etsai-jarrerak, estereotipo negatiboak eta ezberdintasunekiko hipersentiberatasuna erabat areagotzen direla identitate sozialaren salientziarekin.

Identitate sozialaren salientziak bestearen irudi bihurtua areagotzen duen neurrian, bihurturiko pertzeptzio honek biolentzia kultural maila areagotu egingo luke, pertzeptzio bihurtu desgizakor honek bestearen aurkako agresioak justifika bait ditzake (Gutierrez, 1991).

Gure hipotesia egiaztatzeaz gain, datuek bestearen irudian biolentzia kulturala ematen dela adierazi digute bai identitate esklusibo euskaldunekoen bestearen pertzepzioan eta bai espainiarrarenean ere,

bietan esklusio morala balio desberdintasun hautematua eta deslegitimizazioa eta ebaluaketa negatibo maila oso altua izan bait dira.

Bestalde, zazpigarren hipotesiari dagokionez, ikus ahal izan dugu ere taldekidetza eta identitate soziala azpimarratzearen arteko interakzioa aldagai independientetzat hartuz bariantzaren azterketa multiplearen bidez (...)